XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TELEBIXTA LEIHOTIKZinez, ez dakite zer asma gure zinema egileek.
Beraz hartzen dituzte beren gaiak oraiko denborak eskaintzen dituen gertakariekin.
Hartzen dut etsenplutzat
Ez dea filma hori Albert Spaggiari-ren ohoretan egina? Oroit zarezte nor den Albert Spaggiari,
Egun hauetan emaiten dute Baionako zinema sala batean
Izan zarezte bandil edo ohoin eta ohoratuak, ospetuak, goraipatuak izanen zarezte.
Ez dugu ikusi futbol partidarik telebixtan, Frantzia Ingalaterraren kontra.
Paristarrek txalotu dute Platini, bi tanto markatu dituelakotz.
Pentsatzen dut esku zartaka ari ziren berberek xixtukatu zutela Platini italianoekin ari zelarik Paris Saint Germain-en kontra.
Eta erranen dautate finak direla Paristarrak! Hek bezain astoak eta salbaiak dira Ingalaterratik etorri diren gazte edo ez hain gazte futbolzaleak asko gauza xehakatu baitute
Horiek horiek gizonak!
Bietan ikus daitekena da nola ama batzuk beren alaben bitartez nahi dituzten gaztaroan egin dituzten amentsak obratu.
Gaixo amak eta gaixo neskak.
Duela lau urte orai eman zuten, omen,
Ez nuen ikusi orduan.
Joan den ortzegunean behako bat eman diot ikusirik ari zirela Madeleine Robinson, Gisèle Casadessus eta Odette Laure.
Zati irringarria, ederki emana hiru artista horiekin.
Ikus zaiteken, denbora pasa!
Ikaragarria FR 3 gateak egin duen inkesta xekatuz nola pasatu zen Bordeaux Vintimille-ko hiltzea, lau mutiko gazteek bagonetik bota zutela araba bat.
Alta izan zen gataska gogorra! Bainan nehork ez du deus ikusi, nehork ez du deus entzun, nehork ez du geldiarazi treina.
Bi lekuko bakarrik agertu dira emankizunean.
Besteak egon dira ixilik ederki kukuturik.
Iduri zuen espres egina.
Apostrophes delakoan erakaskuntzaz mintzo ziren.
Salbu Jacqueline de Romilly, ez ditut biziki maitatu besteak bereziki Despin eta Maschino.
Aise da besteen kontra aritzea ez direlarik hor.
Eta emankizuna bururatu-eta Kanadako filma bat eman daukute:
Denak bortitzak dira Kanadan, bazterrak jendeak bezala.
Aratsalde ederra larunbatekoa.
Frantziak ederki irabazi du Ingelesen kontra bortz entsegu markatuz airoski.
Eskosiak ere bentzutu du aise Irlanda.
Zer finala martxoaren 17-an.
Segur naiz jende guti izanen dela karriketan aratsalde hartan.
J.H.